JON MIRANDEREN IKUSPEGIA
"Jakin" aldizkaritik harturiko hainbat pasarterekin.
Jon Mirande Aipharsorho (Paris, 1925 azaroaren 10 - Paris, 1972 abenduaren 28) euskal idazlea izan zen, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa.
Parisera lanera joandako zuberotarren semea, 1944 urtean Frantziako
Finantza Ministerioan hasi zen itzultzaile lanetan, eta ogibide bera
bizitza osoan mantendu eta gorrotatuko zuen. Ez zuen inoiz lanpostuan
gora igotzeko asmorik azaldu eta bere aisia literaturari eskaintzen
zion. Hogei bat hizkuntza zekizkien, eta hizkuntza zeltetan espezialista
zen. Europako hizkuntza gutxituen alde hainbat lan idatzi zituen, eta
Bretainieraren akademiako kide izatera iritsi zen. Bere pentsamoldearen
oinarri Richard Spengler eta Friederich Nietzche hartuta,
kristautasunaren eta demokrazia liberalaren aurka zibilizazio
europarraren defentsa egiten zuen. Bere burua nazi moduan definitzen
zuen, eta artikuluren batean Adolf Hitlerekiko miresmena agertu izan
zuen.Hasi-hasieratik Mirandek argi jokatu zuen: literatur molde berriak
ekarri zituen, jelkideak zafratu, eta eskuin muturreko antidemokrata
zela esan zuen.
Mirande bera, antisemita bezala definitzen zen.Bere ustez, guztiek
dakite arrazak badirela, beltzek ez dutela zurien balio bera. Arrazek
kromosoma desberindak dituztela eta nahaskeriak hondamendia dakarrela.
Miranderen herria, burgoi, azkar eta krudela, jaunen arrazakoa,
mitologia nazi-germaniarraren transposizioa da. Frantziako
eskuinmuturreko eta nazien formulazioak inportatu zituen. Euskal odola
inoiz ukanen ez duten balizko beltz euskaldunen aurka idazteko : beltzak
zuriak baino gutxiago direla, eta zibilizazioen gainbeheraren lehen
arrazoia garbitasun arrazialaren galtzea omen da. Beraz, nazionalistek
garbitasun antropologikoa babestu behar dugula erranen zuen.
Bere ikuspuntutik, euskaldunak europar jatorrizko herrien artean kokatu
zituen eta beraien historia "ario" mitifikatua gureganatu.Jatorriz,
euskaldunak direla zihoen lehen populuetarikoak, munduaren ikusmolde
paganu eta magikoa zuten sartaldeko herri-aztien partaideak;
paganismoaren gureganatzea eta erreferentzi zeltaiko ugariak
aldarrikatzen zituen.
Harek honako hau zihoen juduetaz: " Ez dut eiki erran nahi juduei
oldartu zaizkien antisemiten artean, Frantzian, Alemanian edo bertze
errialdeetan, gizerhaileak edo sadikoak izan ez direla... bai eta,
dudarik gabe, mozkorti, ohoin, pederastak eta bertze bizimodu guztiak
ere - errseuma eta alderdi orotan bezalaxe"
Gure idazle historikoa, nagazionista zen , eta juduen masakrea legenda hutsa zela zioen.
Hala nola ere, aitortu zuen Adolf Hitlerren bidetik zihoala, edo bederen, Rosenberg-en atzetik:
"Alfred Rosenberg batek ere, gizon , pentsalari, eta idazle bezala,
orainaldiko Sartre eta Sartretxoak oro bezainbat balio duela..."
Jakina, Rosenberg partidu naziaren filosofo eta teoriko nagusia
zen.Mirandek oso hurbilak zituen Rosenberg-en aukera ideologikoak, hau
da "lurra eta odola"; oso urruntak aldiz, Strasser anaien "nazionalismoa
eta sozialismoa".
Naturan, zioen, ez da arrazen eta jendeen arteko berdintasunik; natura
aristokratikoa da, arraza batzuek besteak baino gehiago dira eta gizon
batzuek beste pertsona guztiak baino gehiago. Indartsuenek gobernatu
behar dute, eta kitto.Demokraziaren oinarriak juduen bihurrikerian eta
koldartasunean aurkitzen zirela pentsatzen zuen, eta juduek arraza
europarraren garbitasuna endekatzen dutela diruaren bidez herrien odola
zurgatuz.
Mila aldiz esan zien jelkideei gerran gaizki hautatu zutela eta
Errepublikarekin huts politiko eta arrazial ikaragarria izan zela. Gero,
ETA ageri zenean eta batez ere marxismoari hurbildu zenean, garbi utzi
zuen hori ez zela bere bidea; gehiago dena, lagun izandako Federiko
Krutwig Sagredo mendratzeko bota zion euskal odolik ez zuela, eta ez
zuela eskubiderik euskaldunon borroka zuzentzeko.Urte haietan ETAk esana
zuen naziotasuna hizkuntzak finkatzen zuela eta ez batere arrazak.
Mirandek ezin izan zuen honako hau inolaz ere onartu. Horregatik
hainbeste goraipatu zuen biolentzia armatua bere garaietako Euskal
Herrian gihartu zenean, ETAren bidez, Mirandek ez zuen batere lagundu.
Aldendu zen, bere biolentzia ez baitzen ahulena eta koldarrena, baizik
eta jaunena eta arrazarena. Odola eta lurra, horra Miranderen borroka
armatuaren oinarriak;euskaldun "gudu-zalduntza" bat nahi zuen.
"Euskaldunei premia dituten endarekiko gehiagotarzun komplexu eta
indarrezko ideal hoien emaiteko biderik egokienetarik bat, gudu
-zalduntza berri baten kreatzea lizatekela uste dut.Bidenabarr
euskaldunon odolgarbitarzunaren begiratzeko ardura luke zalduntza
horrek"
Spengler eta Nietzscheren jarraitzaile sutsua zen. Spengler-ek giza
historiaren morfologia famatu bat egin zuen eta han, ekialdea eta
mendebaldea kontrajartzen dituenean, Errusia ez da mendebaldean sartzen;
baina Spenglerrentzat Espaina ere ez da mendebaldea:Euskal Herria
mendebalde bikainaren parte egiten duen mendebalde horretako herri zahar
jatorra; Espainia mendebaldetik kanpo geratzen da bere iritziz, beste
kontinente kultural bat da ( "Afrika Ebron hasten da...")
Comentarios
Publicar un comentario